Aurrematrikulazio-kanpaina abian du Debagoieneko AEK-k

Eneko Azurmendi Barrena 2026ko ekainaren 15a

Ekainaren 30era arte dago izena emateko aukera, baldintza eta abantaila bereziekin. Azaldu dutenez, Jaurlaritzak Euskara Bonuan ezarritako arauen arabera jokatuko du AEK-k.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailak apirilaren 30ean jakinarazi zuen Euskara Bonua jarriko duela martxan 2026-2027 ikasturtean. Hala, 120 euroko ordainketa bakarra eginda, ordu poltsa bat izango dute euskara ikasi nahi duten ikasleek B1 maila eskuratu arte. "Berri pozgarria da, doakotasunaren bidean pauso garrantzitsu bat. Poztekoa da euskaltegi guztiek horretarako aukera edukitzea", adierazi du Debagoieneko AEK-k ohar bidez.

Hala ekainaren 30a baino lehen izena emanez gero, honako abantaila hauek egongo dira: 2025-2026 ikasturteko prezioari eutsiko diote; ordainketa malguagoa izango da, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei; eta lehentasuna izango dute taldeak eratzerako orduan.

Bulegoa, zabalik

Informazio gehiago nahi izanez gero, Debagoieneko AEK-ko bulegoa irekita dago: 10:00etatik 12:30era, egunero; eta 16:00etatik 18:00etara, astearte eta ostegunetan. Bestela, helbide elektronikoz ere egin daitezke kontsultak: arrasate@aek.eus.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak