Sei podiumekin eta "sentsazio onekin" amaitu dute denboraldia Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek

Ibai Irasuegi Garai 2026ko ekainaren 16a

Arrasate Dragoi Taldeko gimnastak asteburuan Tarragonan. Argazkia: Arrasate Dragoi.

Arrasate Dragoi taldeko gimnastak Espainiako Aerobik Txapelketan lehiatu ziren joan den asteburuan. Tarragonako Cunit herrian jokatu zen ekainaren 12tik 14ra, eta arrasatearren denboraldiko azken hitzordua izan zen. Sei podium eskuratu zituzten infantil, kadete eta amateur kategorietan.

Arrasate Dragoi Taldeko gimnastek Espainiako Aerobik txapelketa jokatu zuten asteburuan Tarragonan. Infantil kategorian bakarka eta taldeka, kadete eta jubenil kategorietan bakarka, binaka eta hirunaka, eta amateur kategorian hirukote koreografikoan eta talde koreografikoan lehiatu ziren. Eta kategoria horietan, sei podium eskuratu zituzten: Kai Luengoren hirugarren postua infantil bakarka, Lucia Bachillerren eta Kai Luengoren lehen postua kadete bikoteka, bigarren postua infantil taldeka; bigarren postua amateur talde koreografikoan, eta, lehen (Nira Cid, Irene Egaña eta Mara Iglesias) eta bigarren (Eider Leibar Alaitz Balzategi, June Ugarte) postuak hirukote koreografikoan. 

Esker ona Elena Lanuzari

Gimnasia taldeak adierazi duenez, gimnastek "konpromisoa, ahalegina eta ilusioa" erakutsi dute txapelketan, eta egindako lanarekin "oso pozik" itzuli dira Tarragonatik. Are, denboraldian zehar izan dituzten entrenamendu-baldintzak kontuan hartuta, lortutako emaitzek "balio handiagoa" izan dutela azpimarratu dute, eta Elena Lanuzari, Dragoi taldeko entrenatzaileari, eskerrak eman diote taldean izandako dedikazioarengatik, profesionaltasunarengatik eta taldearekiko konpromisoarengatik:"Eguneroko lan isil baina etengabeak fruituak eman ditu, eta txapelketan ikusitako guztia denboraldi osoan egindako lanaren isla izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak