Azokaren ordutegia izango da 09:00etatik 13:30era. Eta bezeroen artean produktuz betetako otarra zozketatuko dute.
Etxea eta arropa garbitzeko xaboia egiten ikasteko tailerra, ostera, 11:00etan egingo dute; eta parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da: arrasate.eus edo 943 25 20 00.
