Mondratek ondoen dakiena egiten amaitu du denboraldia: areto-futbolean jokatzen. Areto-futbol eskolako jokalariek gurasoen kontra jokatu zuten, eguna hasteko. Ostean, kadete mailako bi taldeen elkarren kontra jokatu zuten; eta gazte mailakoak, territorial mailako taldearen kontra. Bukatzeko, Bigarren B mailara igoera lortu zuten jokalariak elkarren kontra aritu ziren.
Musakolako karpan elkarrekin bazkaldu ostean, denboraldiko jokalari nabarmenduak saritu zituzten. Jarraian dituzue.
Lehenengo taldea
- Golegile nagusia: Iker Uribesalgo
- Jokalari onena: Hugo Chinarro
- Jokalari konprometituena: Julen Estrella
Territorial mailako taldea
- Golegile nagusia: Jon Leiba
- Jokalari onena: Iker Tximeno
- Jokalari konprometituena: Ibai Bolinaga
Gazte mailako taldea
- Golegile nagusia: Ander Mellado
- Jokalari onena: Unai Carvailho
- Jokalari konprometituena: Jokin Unamuno
Kadete A taldea
- Golegile nagusia: Matias Fernandez
- Jokalari onena: Oxel Azurmendi
- Jokalari konprometituena: Xabi Garcia
Kadete B taldea
- Golegile nagusia: Aritz Vazquez
- Jokalari onena: Oier Vazquez
- Jokalari konprometituena: Markel Fernandez