Atletismoko parte hartze askeko probak egin dituzte Mojategin

Koldo Zubia Salas 2026ko ekainaren 14a

Arrasate Atletiko Taldeak antolatuta, parte hartze askeko probak egin zituzten atzo arratsaldean Mojategin. Proba hauetan, helburu nagusia marka pertsonalak hobetzea izaten da, lehiaketa ofizialetan parte hartu ahal izateko. Beroak baldintzatutako saioan Euskal Herritik eta Kantabriatik etorritako atletak aritu ziren oro har, baita Arrasate Atletikoko hainbat ordezkari ere.

Arrasate Atletiko Taldetik 14 atleta aritu ziren lehian, eta honako emaitzak lortu zituzten:

Hesiak 100m

  • Aiora Beato (18.01)

100m emakumezkoak

  • Haizea Mendiaraz (13.83)
  • Enara Zubia (14.41)
  • Lucia Dueñas (14.62)
  • Maren Aperribai (14.75)
  • Nora Ruiz (14.41, Marka pertsonala)

100m gizonezkoak

  • Oihan Zulueta (10.78, Marka pertsonala)
  • Iker Menor (11.44)
  • Isai Lorente (12.50)
  • Xabier Yiqin (13.85)

400m gizonezkoak

  • Markel Rodrigez (51.56, Marka pertsonala)
  • Martin Davila (59.86)

1500m gizonezkoak

  • Harriet Arregi (4.13.37)
  • Unai Garcia (4.29.14)

4X100m emakumezekoak

  • Haizea Mendiaraz - Enara Zubia - Lucia Dueñas - Nora Ruiz (54.25)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak