Mendi bizikletarekin dibertitzeko aukera eman du aurten ere Mondranbike martxak

Koldo Zubia Salas 2026ko ekainaren 13a

Maila guztietako jendearentzako hiru zirkuiturekin gozatzeko aukera izan dute aurten ere Mondranbike martxan parte hartu duten ziklistek. Teknikoki abilak direnendako enduro motz eta luzeaz gain, ibilbide errazago bat ere egiteko aukera izan dute bizikleta gainean hainbesteko teknikarik ez dutenek.

Antolakuntzako kide den Mikel Bergara "pozik" agertu da mendi bizikleta martxak izandako harrerarekin: "Ondo joan da, ez da istripu larririk izan eta ibilbidea ere primeran zegoen; lokatz gutxirekin". Mondranbike martxaren antolakuntzak esfortzu "berezia" egiten du urtero, maila guztietako jendearendako zirkuitua prestatzen; aurtengoan adibidez, enduro zirkuituak eta XCO zirkuituak –ibilbide erraza– ez dute ia antzekotasunik izan. Gainera, Bergarak aitortu duenez, "lan handia" egin dute aurreko egunetan, ibilbidea garbitzen, eta, alde horretatik, parte-hartzaileak ere gustura gelditu direla dio. 

 Hala, eguraldia lagun, aurre izen-ematea bete duten 166 pertsonak –gaur bertan izena eman duten beste hogei ingururekin batera–, dibertitzeko aukera paregabea baliatu dute. Martxa amaitu denean paella jana egin dute Jose Maria Arizmendiarrieta plazan. Hori ere "arrakastatsua" izan dela esan du Bergarak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak