Kartela eta egitaraua aurkezteaz gain, banatuko diren sarien berri ere eman du Gazte Olinpiadetako antolakuntzak. Lehen postuan sailkatzen den kuadrillak, Iturrieta sagardotegian bazkari edo afari batekin gozatzeko aukera izango du; joan-etorriko autobusa ere barne izango du sari horrek. Bigarren postuan amaitzen duen taldeak, Larrinetxe jatetxean bazkaldu edo afaltzeko aukera izango du. Hirugarren sailkatzen direnen kasuan, bertako produktuez betetako Agirre-etxeko produktuen saskia eramango dute etxera.
Beste sari batzuk ere banatuko dira: Talde Jatorrenaren Sariak, Osorik tabernan kontsumitzeko txanda banatuko du. Eta, azken postuan edo atzetik hasita lehen sailkatzen direnek Heiz botilak jasoko dituzte opari.
Olinpiadetako abestia
Bestalde, Kale bikoteak aurtengo olinpiadetarako kantua kaleratu du, Indarrak agortu arte izenekoa. Abestiaren helburua olinpiadak eta kale bazterrak dantzan eta abesten jartzeko helburua du: "Kantu berri honek olinpiaden indarra eta lagunarteko ideia biltzen ditu erritmo biziko doinu baten bidez, herriko txokoak dantzan jartzeko eta kuadrillak motibatzeko asmoz. Sormen lan eta ahalegin handi honen aurrean, antolakuntza taldeak bihotzez eskertu nahi die sortzaileei egindako lan bikainagatik, doinu bikain hau oparitzeagatik", Adierazi dute antolatzaileek.
Egitaraua
- 09:30 Goizean goizetik indarrak hartzeko, Poteo&Glory-n eskutik gosari herrikoia: zukua, kafea, bolloak eta txoripanak!
- 10:00 Gaiteroekin beroketa saioak: zezenak harrapau bazaitxu... 1,2,3.….. jodiru!
- 10:45 Zaldibarren taldeen arteko asistentzia kontrola. Ez da adin-kontrolik egongo!
- 11:00 III. Gazte Olinpiadei hasiera lau gunetan: Biteri, Zaldibar, Kondekua eta Herriko Plaza. Bitartean, Zaldibarren eta Monterronen hidratazioa!
- 14:30 Dagokion klubak egingo du bazkaria, Arrasate Rugby Taldearen eskutik 3. denbora Monterronen. Bi txanda egongo dira ilarak saihesteko.
- 16:45 Mitoarora joan behar direnei agurra. Ostean, guztiok final laurdenetara!
- 17:00 Final laurdenen hasiera Biteri eta Zaldibarren. Sailkatu zaretenok jokoetan dena eman eta besteok barran dena edan.
- 18:00 Final erdiak Zaldibarren. Debagoieneko alkate guztiak gonbidatuta.
- 19:15 Lazkao Txiki txarangarekin kalejira Monterronera, guztiok batera finalera!
- 19:30 Final handiaren hasiera Monterronen. Parkean txakurrak lotuta mesedez!
- 20:00 Sari banaketa. Aurten, Amenabarren Legarre berriko etxe bat zozketatuko da!
- 21:00 Kontzertuak Monterronen: Fitoskins eta Gozategi.
