Mohamed Dek-Ka-k lehen postua eskuratu zuen Kicklight eta K1 Light modalitateetan. Danel Izurrategik, ostera, bigarren postuan geratu zen Kicklight modalitatean. Eta Patricio Binik lehen postuan bukatu zuen Lightcontct modalitatean. "Denboraldi bikaina borobilduz horrela", adierazi dute.

Binik, hain zuzen ere, hilabete honetan bertan Bilbon jokatuko den Espainiako txapelketan hartuko du parte, Fullcontact modalitatean.