Batetik, biolontxelo taldeak kontzertua emango du, seietan, Musika Eskolan, eta, bestetik, Arrasate Musikaleko ballet taldeak ikasturte amaierako ikuskizuna egingo du, zazpietan, Amaia antzokian. Zapatuan gitarra taldeak emanaldia egingo du, goizeko hamaiketan, musika eskolan.
Ekainaren 19an amaituko da egitasmoa, kurtso amaierako jaialdiarekin, baina beste zenbait hitzordu egingo dituzte astean zehar: piano eta akordeoi taldeen kontzertuak astelehenean, piano eta gitarra elektriko taldeen kontzertuak eguaztenean eta kantu eta perkusio taldeen emanaldiak eguenean.