Azaldu dutenez, 2026-2027 ikasturtean Euskara Bonua jarriko dute martxan, hasierako mailetarako: "Udal Euskaltegian bertan informazioa eskatzeko gomendatzen dugu; izan ere, kasuaren arabera, abantaila ekonomiko handiak egon daitezke".
Horretaz gain, gogoratu dute maila guztiak eskaintzen dituzte "Erritmo desberdinetan, eta, aurrez aurreko ereduaz gain, autoikaskuntza ere badugu ordutegia euskaltegikoarekin uztartu ezin dutenentzat".