Egun osoko egitaraua eskola mailakoen partiduekin hasiko dute, 10:00etan Iturripeko kantxan batuko dira gaztetxoenak, eta ondoren etorriko dira infantilen, kadeteen eta gazte mailakoen partiduak. 13:00etan, berriz, ikusmina pizten duen partidua: seniorrek beteranoak izango dituzte aurrean. Eguna borobiltzeko, Iturripe kanpoaldean bazkalduko dute elkarrekin.