Arrasateko Nagusien Kontseilua sarituko dute, Gipuzkoan mugikortasuna hobetzeko ahaleginagatik

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 10a

Azahara Dominguez diputatua, Arrasateko Nagusien Kontseiluko kideekin.

Aldundiaren Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolamendu Departamentuak banatzen duen Guztiok Mugituz 2026 saria jasoko du ANAKONek ekainaren 17an, Donostian, Irungo Auzo Elkarteen Federazioarekin batera.

Foru Aldundiak bereziki nabarmendu du Arrasateko Nagusien Kontseiluak Debagoienean mugikortasuna hobetzeko egin duen lana. Elkartearekin izandako lankidetzari esker, 2024ko urrian Lurraldebuseko telefono bidezko txartel-erreserba zerbitzua jarri zen martxan. Azahara Domínguez diputatuaren esanetan, zerbitzu horrek "harrera oso ona" izan du: "Batez ere teknologia digitalak erabiltzeko zailtasunak dituzten pertsonen artean; izan ere, telefono-dei baten bidez bidaiak erraz eta modu irisgarrian antolatzeko aukera ematen du".

Diputatuak azpimarratu duenez, Nagusien Kontseiluaren moduko erakundeek erakusten dute herritarren parte-hartzeak zerbitzu publikoak hobetzerako orduan duen garrantzia. Bere esanetan, Gipuzkoako garraio publikoaren gaur egungo kalitatea neurri batean herritarren eskaerei eta erakunde hauen lan iraunkorrari zor zaio.

Sariaren bidez, Aldundiak aitortu nahi izan du Arrasateko Nagusien Kontseiluak "urteetan zehar erakutsitako konpromisoa, adinekoen beharrak ikusgarri egitea eta garraio publiko inklusiboago eta eskuragarriago baten alde lan egitea".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak