Ez da kasualitatea omenaldi hori egiteko San Andres auzoko pareta bat aukeratu izana: "San Andres auzoa, langile izaera nabarmena duen auzoa, familia horietako gehienak bizi izan ziren lekua izan zen. Asko eta asko haurrak zirela etorri ziren, euren lurra, familia, lagunak eta hizkuntza atzean utzi behar izatearen ziurgabetasunarekin, bizitza berri bati ekiteko. Nekazaritza-eremutik eta landa-bizimodutik industriara, metalurgiara eta kooperatibismora egin zuten jauzia. Mural honen bidez, Arrasateko biztanleriaren zati garrantzitsu hori guztia islatu eta omendu nahi izan dut".