Arrasateko Nagusien Kontseilukoak primeran ibili dira La Arboledan eta Bizkaiko Zubian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko ekainaren 8a

Ekainaren 3ko irteeran parte hartu zuten arrasatearrak, atzean Bizkaiko Zubia dutela.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak (ANAKON) antolatuta, ekainaren 3an txango bat egin zuten Zugaztietara (La Arboleda) eta Bizkaiko Zubira: "Egun oso atsegina izan zen; leku adierazgarri horiez gozatzeko eta egun eder bat elkarrekin pasatzeko aukera izan genuen". 

ANAKONetik esker on mezua izan dute: "Eskerrik asko gurekin etorri ziren eta hain egun polita posible egin zuten pertsona guztiei. ANAKONek Arrasateko adinekoen parte-hartzea eta ongizatea sustatuko dituzten jarduerak antolatzen jarraituko du", adierazi dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak