Ikasturtea ondo bukatzeko jaia, komunitatean

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 6a

Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak aurtengo ikasturteari agur esateko festa egin zuen atzo Biteri plazan. Neska-mutilek ederki pasa zuten puzgarri, aurpegi margoketa, henna-tatoo, trentza, margoketa txoko eta photocall-arekin entretenituta. 

Arropa salmenta postuan nobedade bat jarri zuten, gainera: helduentzako kamiseta berria. Ekitaldiaren bukaeran saski handi bat zozketatu zuten arratsalde horretan saldutako errifekin. Guraso Elkarteko kideek adierazi dutenez, "oso pozik eta harro" daude jaiak izandako arrakastarekin, eta eskerrak eman nahi dizikete boluntario moduan lanean egon ziren guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak