Ekainaren 13an hitzordua dute mendiko bizikleta zaleek, badator eta Mondranbikeko beste edizio bat. Besaide mendi elkartearen eskutik, aurten ere antolatzaileek lana hartu dute inguruko bidetxur ederrak garbitzen, eta zailtasun eta gogortasuneko hiru ibilbide prestatu dituzte. Horietako bat XCkoa (cross country) izango da, alegia, zailtasun tekniko txikia izango du, mendiko pista errazak, neurri handian (36km, 1.000 metrotako desnibela). Beste bi ibilbideek, berriz, zailtasun handiagoa izango dute, eta endurotik gertuago daude. Errezenak 33 kilometro izango ditu, eta gogorrenak 40 kilometro –gutxieneko markaketa izango da ibilbidean, ziklistek GPS gailuetara track-a jaitsi beharko dute, eta ekainaren 12an jasoko dute e-posta bidez track hori–.
Gainera, ibilbidean zehar anoa postua egongo da eta bukaeran bizikletak garbitzeko mangera, dutxak eta luntxa egongo da. Eta baita paella eder bat jateko aukera ere, garagardoz lagunduta. Izen emate plazak agortzen ez badira, egunean bertan izen ematea onartuko da (25€).
Izena emateko, edo xehetasun gehiago izateko, klik egin hemen.