Udalak ur parkeak zaintzeko eta arduraz jokatzeko deia egin die herritar guztiei, eta azpimarratu du "erabilera egokia eginez gero", horrelako itxierak ekiditea errazagoa izango dela: "Ur-kalitatearen kontrolak egingo diren arren, instalazioak garbi mantentzea guztion ardura da. Zikinkeria pilatzeak bakterio berriak agertzea ekar dezake eta horrek parkea denbora batez ixtea eragin dezake. Pasa den urtean, kasu, ur parkea astebetez itxi behar izan zen arrazoi horregatik".
Ur parkeek ura berrerabiltzeko sistema zentralizatua dute, baina, hala ere, etengabeko ur-kontsumoa izango dutela azaldu du Udalak. Hori frogatzeko, azken hiru urteetako ur-kontsumoaren datuak eman ditu: 2025ean 1.896 m³, 2024an 1.863 m³ eta 2023an 2.919 m³. "Ur-kantitate hori Musakolako kanpoko igerileku olinpikoa osorik betetzeko behar denaren parekoa da, edo igerileku ertaina 11 aldiz betetzeko adina".
Musakolako igerilekua
Ur parkeen irekieraz gain, Musakolako kanpoko igerilekuen prestaketa lanek martxan jarraitzen dute. Udalak jakinarazi du udako denboraldia ekainaren 12an edo 13an abian jarriko dela, eta gaineratu du dagoeneko posible dela udako abonuak erostea Musakolako kiroldegiko harreran.