AP-1eko Arrasateko irteera adarra itxi egingo dute martitzen eta eguazten gauetan

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 2a

AP-1etik Arrasatera irteteko bi norabideetako adarrak itxi egingo dituzte, zoladura konpontzeko lanak egiteko. Ondorioz, Eskoriatzako 123 lotunea erabili beharko da, ondoren GI-627 errepidetik Arrasatera joateko.

Irteera bi norabideetan itxiko da martitzenetik eguaztenera bitartean 21:00etatik 03:00etara, eta eguaztenetik eguenera ere bai, 00:00etatik 03:00etara, gutxi gorabehera. Denbora tarte horretan Arrasatera joan gura duten erabiltzaileek Eskoriatzako 123 lotunea erabili beharko dute, ondoren GI-627tik Arrasatera joateko.

Bestetik, ekainaren 3tik 4rako gauean 21:30etik 05:00etara, AP-1 eta AP-8 errepideen arteko lotunea itxi egingo dute, Behobiako norabidean, Maltzagako zubibidearen birgaitze-lanak direla-eta. Ondorioz, AP-1etik AP-8ra joan nahi duten ibilgailuek Eibarko 145 irteera hartu beharko dute, eta behin biribilgunean buelta emanda, berriro AP-8ra sartu Behobiako norabidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak