Hirugarren egin du Smartlog Ointxe taldeak Le Mans hirian jokatutako hiruko saskibaloi txapelketan

Mirari Altube Arrese 2026ko ekainaren 2a

Izar Bedia, Irene Murua, Naroa Zabala eta Alazne Lizundia kide dituen Smartlog Ointxe taldeak hirugarren postua eskuratu du aste bukaeran Frantziako Le Mans hirian jokatutako Open Plus 5000 Du Mans hiruko saskibaloi txapelketan.

Multzoen fasean, taldeak galdu egin zuen Wambrechies Loko taldearen aurka (16-13), baina nagusitasunez irabazi zion Saint-Denisi (21-8); hala, final-laurdenetarako sailkatzea lortu zuen.

Final-laurdenetan, Smartlog Ointxek mendean hartu zuen Paris Basket 18 (18-15). Finalerdietan, berriz, Las Rozasen aurka aritu zen eta galdu egin zuen (17-15). Hala, finalerako txartela eskuratu barik geratu zen bi puntugatik.

Ointxeko kideek emaitza nabarmendu gura izan dute: "Hirugarren postuak agerian utzi du taldearen maila ona eta denboraldi hasiera bikaina. Lehiaketa osoan erakutsitako jokoak eta emaitzek berresten dute Smartlog Ointxe emakumezkoen hiruko taldeak hazten jarraitzen duela eta denboraldi honetan helburu handietarako lehian egongo dela".

Hurrengo lehiaketa Bilbon

Hurrengo hitzordu garrantzitsua Bilbon du taldeak. Ekainaren 13tik 14ra bitarteko aste bukaeran jokatuko den Bilbao Jokoan txapelketan izango da. Nazioarteko hiruko zirkuituko hitzordu nagusietako bat da txapelketa eta maila goreneko taldeak batuko ditu horrek; hain zuzen ere, World Tour zein Women’s Series lehiaketetara sailkatzeko aukera emango die. "Taldeak ilusio handiz ekingo dio erronka berri horri, Le Mansen lortutako emaitza bikainaren ondoren", adierazi dute Ointxetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak