Adin txikikoa familia biologikoarengandik aldi baterako urruntzea erabaki zuten Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuek, haren bizilagunen eta ikastetxeko kideen salaketetan oinarrituta. Antza, baldintza desegokietan bizi zen senitartekoekin, eta harrera-familia batera bideratzea hobetsi zuten.
Hori horrela, bi hilabete inguru zeramatzan Torrelavegan bizitzen. Familia biologikoko kideak hango ikastetxeko irteeran agertu ziren duela hiru aste inguru, eta haiekin eraman zuten. "Familia-bahiketa" horren aurrean, epaile batek Polizia Nazionalari agindu zion adin txikikoa atzeman eta harrera-familiarengana eramateko. Esku-hartzea Polizia Nazionalaren Familia eta adingabearen arreta Unitateak koordinatu du. Agenteek atzo arratsaldean atzeman zuten mutila Musakola auzoko Elkano kalean, istilurik eta atxiloturik gabe.