Etxeko zaintzaileak kontratatu nahi dituzten familiei laguntza, Arrasateko ZainSare gunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko ekainaren 1a

ZainSare gunea Iturriotz kalean dago kokatuta, behin-behineko BAZaren ondoan; irudian, guneko eta Udaleko ordezkariak. Argazkia: Arrasateko Udala.

Etxeko zaintzaileak kontratatu nahi dituzten familientzako laguntza eta aholkularitza zerbitzua martxan du Arrasateko Udalak ZainSare gunean (Iturriotz kalea, 21). Zerbitzua baliatu nahi duten Arrasateko familiek ZainSareko teknikari Judit Garciarekin jarri behar dira harremanetan: 747 42 58 56. 

Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzaren (Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila) laguntzarekin, Arrasateko ZainSare Gunea finkatzen jarraitzen du, zainketen eremuan trebakuntza eta enplegua sustatzeko tokiko erreferentziazko gune gisa. 

Udaleko baliabide honek, etxeko eta zaintzako langileei zerbitzuak eskaintzeaz gain, eurek kontratatu ditzaketen edo kontratatu dituzten pertsona eta familiei zuzendutako zerbitzuak ere eskaintzen ditu.

ZainSare gunearen helburu nagusia familiak prozesu guztian laguntzea da, zaintza-lanak "modu duinean eta legezkoan" bideratu daitezen.

Laguntza pertsonalizatua 

ZainSare gunetik eskaintzen den orientazioa eta laguntza pertsonalizatua honako arlo hauetan zentratzen da:

  • Kontratazioari buruzko informazioa: Nola kontratatu, jarraitu beharreko urratsak eta izan litezkeen prestazio ekonomikoak.
  • Eskubideak eta betebeharrak: Familien eta langileen eskubide eta betebeharren inguruko aholkularitza.
  • Lan-arriskuen prebentzioa: Legez derrigorrezkoa den lan-arriskuen inguruko informazioa ematen da eta dokumentazioa betetzen laguntzen zaie familiei.
  • Langileen bilaketa eta profilak: Familiek behar dituzten profilak lortzen laguntzen du zerbitzuak, beraiei prozesu guztian lagunduz eta familien beharretara hobekien egokitzen diren langileak bilatuz.
  • Laguntza praktikoa: Lan-eskaintzak definitzeko orientazioa, lan-elkarrizketak egiteko espazioen lagapena eta zaintzailea etxean sartzeko jarraibideak.

Teknikariarekin harremanetan jarri

Zerbitzu hauek erabili nahi dituzten Arrasateko familiek Judit García ZainSareko teknikariarekin jarri behar dute harremanetan hitzordua eskatzeko. Arreta aurrez aurrekoa (banaka zein taldeka) edo urrutikoa izan daiteke.
● Lekua: Grupo SSI Arrasate (Iturriotz kalea, 21).
● Telefonoa: 747 42 58 56.
● Ordutegia: astelehen eta eguaztenetan: 9:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 17:00etara, eta zapatutan: 15 egunetik behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak