Big Band Egunarekin gozatu dute arrasatearrek

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko maiatzaren 30a

Eguerdian, Arrasate Musikal Big Band eta Gasteizko Big Band Berri taldeek, pilota partidua bailitzan kantak taldeen artean tartekatuz, emanaldi berezia eskaini dute Zaldibar frontoian. Bideoan, Arrasateko taldeak eskainitako pieza bat.

Big Band eguna ezin hobeto hasi dute Arrasateko Zaldibar frontoian. Eguerdian jendetza batu da, 25 urte bete dituen Arrasate Musikal Big Band taldearen, etxeko bandaren eta Gasteizko Big Band Berri taldearen emanaldia jarraitzeko, eta arratsaldean, Arrasateko gazteen eta Bartzelonako Blues Big Band taldeen txanda izan da, Mondragon Hotelean.

Arratsaldeko saioa hasi aurretik, Musikos Sin Fronteras erakundeak kamiseta berezi bat eman dio Arrasate Musikal Big Band eta gazteen taldeko zuzendari Zigor Martinezi erakundearekin izandako harremanagatik eta errekurtsoak ez dituztenendako musika-tresnen bilketan eta musika-ikasketekin egindako laguntzagatik, eta ondoren, musikari guztiek biolin berezi bat sinatu dute, gero, beste 500 biolinekin batera, Mexikora bidaltzeko. 

Musikos Sin Fronteraseko kideek biolin bat eta kamiseta berezi bat eman diote Zigor Martinez zuzendariari eta Ibai-Arteko Jon Apraizi.

Bartzelonako Blues Big Band taldearen emanaldia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak