Lore Gazteak-eko beteranoek dantza saioa egin zuten atzo arratsaldean Seber Altube plazan. Herriko gaiteroek eta Udalaxpe Txistulariak elkarteko kideek jarri zuten musika, eta euskal dantza tradizionaleko zenbait pieza eta dantza-sorta dantzatu zituzten beteranoek. Eguraldi onak lagunduta, asko izan ziren plazara gerturatu ziren herritarrak ikuskizunaz gozatzera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.