10 Bitxiak kategoriak lurraldeko hamar merkataritza nabarmen aitortzen ditu, Gipuzkoako eskualde bakoitzeko bana. Debagoienetik mendiko oinetakoen salmentan eta horien konponketan aritzen den Arrasateko Raos denda saritu du aurten Gipuzkoako Ganberak. Ekimen honek kalitatea, ibilbidea eta inguruko merkataritza lokalaren ekarpena ordezkatzen duten establezimenduak balioan jartzen ditu. Edizio honetan, hautagaitzen bilketa modu irekian egin da.
Saritu diren saltokiak herritarrek zein Gipuzkoako merkataritza-komunitateak berak proposatu ditu, Gipuzkoako Ganberak horretarako gaitutako kanalen bidez.
Kategoria honen helburua sarien aintzatespena lurralde osora zabaltzea da, eskualde bakoitzeko erreferentziazko saltokiei ikusgarritasuna emanez eta Gipuzkoako merkataritza lokalaren papera indartuz, motor ekonomiko eta sozial gisa.
Beste sarituak:
Gipuzkoako Merkataritza Saria: Pescadería Espe
Merkataritza Jasangarria saria: IKO Igeldoko Kooperatiba
Retail Euskal Eskola Saria: Ness by Esti García
10 Bitxiak:
1. Buruntzaldea, Ormazabal loradenda
2. Debagoiena, Raos
3. Debabarrena, Pitxintxu
4. Goierri, Leiresh
5. Donostialdea, Inma Lo
6. Bidasoa, Pastelería Aguirre
7. Oarsoaldea, Larrarte
8. Tolosaldea, Boutique MP
9. Urola Garaia, Julita Mertzeria
10. Urola Kosta, The Pass