Arratsaldeko zortziak pasatxo hasi da omenaldi ekitaldia, eta Mondrako zuzendaritza taldeko Iker Pavonek gidatu du sari banaketa. Ekitaldiari hasiera eman dio helburua "Arrasateko futbola puntu altu batera eraman duten pertsonei aitortza bat egitea" izan dela azpimarratuz. Sari banaketaren bueltan, jendetza batu da txosna gunean, eta txaloz bete da Herriko Plaza. Guztira hamazazpi sari banatu dituzte. Hauek izan dira omenduak:
Hirugarren mailara igo zen azken taldea
Klubeko presidente ohiak:
- Xabier Etxeberria
- Ramon Azkarate
- Ander Garay
- Jose Luis Azkarate
- Jose Luis Ezkurra
- Jose Luis Etxebarria "Porru"
Klubean nesken futbolaren alde egindako pertsonak:
- Andoni Ezkurra eta Esti Loidi
Mondratik harago, lehen mailan jokatutako arrasatearrak:
- Mikel Gonzalez
- Sokoa Azkarate
- Luis Mari Lopez Rekarte
- Araitz Etxabe
- Raquel Modino
- Imanol Etxebarria
- Aitor Fernandez
- Inaxio Kortabarria