Udal Talde Sozialistak salatu du Toki Argi jubilatuen etxea ez dutela babesleku klimatikoen sarean sartu. Aritz Murua bozeramaile sozialistak azaldu du "gune egokia" dela eta "egunero jende asko joaten" dela bertara. Muruak dio "funtzio hori bete" dezakela bero handiko egunetan. Gainera, azpimarratu du adineko pertsonak direla bero-boladen ondorioak "gehien pairatzen dituen kolektiboa".
Era berean, gogora ekarri dituzte ikastetxe publikoko familiek eta hezkuntza komunitateak "haurrek jasaten dituzten tenperatura altuengatik, behin eta berriz egindako kexak". Hezkuntza eskumenak Eusko Jaurlaritzari dagokioz arren, Sozialistek ziurtatu dute "eraikinaren mantentzea Udalaren esku" dagoela eta beraz, ez lituzkela "erantzunkizunak sahiestu" beharko.
Klima aldaketaren ondorioz gertazen ari diren aldaketekin "plangintza eta aurrerapen handiagoa" eskatzen dio Arrasateko PSE-EEk, EH Bilduri.