Al-Andalus elkartera antzezlana eramateko ideia Manzanok berak proposatu zuela eta euren "gustukoa" izan zela dio Salva Delgadok, elkarteko presidenteak. Hala, Manzanok, Samira Jararen laguntzarekin, eta pianoa eta gitarra akustikoa joko duten Gaiza Urzelairen eta Anjelu Uriberen laguntza izango du; Arratsaldeko zazpietan hasiko da.
Astearen balorazio "ona"
"Nagusientzako afarian 32 pertsona izan ziren, eta egubakoitzean Loli Rubiok prestatutako barraskilo-jana ere arrakastatsua izan zen. Zapatuko egun handian 115 pertsona elkartu ginen, eta domekan ere jendea egon zen. Asteak emandakoaren balorazio oso positiboa egingo nuke. Zapatuko azken antzezlanarekin Aste Kulturala amaituko den arren, uztaileko lehenengo asteburuko Errozioko erromeria dute jada begiz jota. "Jende ugari etorri ohi da gure egun handira", amaitu du Delgadok