Arrasateko Udalak jakinarazi duenez, Musakolako gaztetxoko berria erabilgarri dago jada, eta zerbitzua ematen ari dira. Espazio berriaren irekiera 2024an hasitako prozesu baten emaitza da, Udalak lehen elizarena zen lokala erosi zuenean.
Lokalaren kokapena Musakolako nerabeekin adostu zen, eta 2025ean zehar eraberritze lan sakonak egin ziren. Espazioa gazteen beharretara egokitu da eta erabateko irisgarritasuna bermatzen du. Arrasateko Udalatik nabarmendu duenez, proiektu hau gauzatzea "agintaldi hasieran hartutako konpromisoa zen". Era berean, eskerrak eman dizkie prozesuan lagundu duten alde guztiei, beraien esanetan "akordioa lortzea, Musakolarentzat ez ezik, Arrasatear guztiontzat ere onuragarria izan baita".