Mihise taldearen kontzertuak jarriko dio amaiera hamaseigarren Kooltur denboraldiari

Ibai Irasuegi Garai 2026ko maiatzaren 27a

Mihise musika taldea. Argazkia: Mihise.

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, Usurbilgo Mihise musika taldeak kontzertua emango du bihar, eguena, Arrasateko gaztetxean. Hain zuzen, AEBetako The Hangmen eta The Pandoras taldeen kontzertuen ondoren, atzoko Salbaiak lanaren eta hurrengo egueneko Mihiseren kontzertuaren bitartez euskal artistekin borobilduko da egitasmoaren hamaseigarren denboraldia.

Taldeak udaberrirako lau emanaldiko bira egiten dihardu, eta, azken asteetan Gernikan eta Zestoan izan ondoren, Arrasatera iritsiko da eguenean. Kontzertua hamarretan izango da, eta sarrerak zazpi eurotan egongo dira salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak