ARTko neskek Euskal ligako finalerako txartela eskuratu dute

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 24a

Arrasate Rugby Taldeko neskek Elorriorekin eta Urgozorekin batera osatutako Geurea RTk Euskal Ligako finalerako sailkapena lortu du gaur Mojategin jokatutako finalerdian, La Unicari 37-10 irabazita. Lehen zatian estu hasi dute norgehiagoka, baina atsedenaldiaren ostean beste erritmo batean zelairatu dira eta erabat nagusitu dira.

Partiduaren hasiera parekatua izan da, eta etxekoei kosta egin zaie puntuak lortzea lehen zatian. Hala ere, baloiarekin iniziatiba gehiago erakutsi dute une askotan, eta pixkanaka neurketaren kontrola bereganatzen joan dira. Aldageletara 20-10 emaitzarekin joan dira. Bigarren zatian, aldageletatik indarberrituta atera dira Joseba Zabalak zuzendutako jokalariak, eta hasieratik markatu dute erritmoa.

Neurketa borobiltzeko, azken minutuan entsegu bat egin dute etxekoek, zaleen gozamenerako, eta horrela itxi dute 37-10eko garaipena. Emaitza horri esker, Geurea RTk Zarautzen jokatuko den finalerako txartela eskuratu du; han Gaztedi izango dute aurkari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak