Goiz erdi inguruan jaso dute, kasu horretan, abisua. 11:00ak pasata, Udalatx mendiaren tontorrean emakume bat erori dela esateko dei bat egin dute Sos Deiak 112 Zerbitzura; mendizaleak oinean lesioak zituen, eta ezin zuen bidea bere kabuz jarraitu.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzatik Ertzaintzaren helikoptero bat bidali dute bertara, Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Ataleko agenteekin eta larrialdietako beste baliabide batzuekin batera, eta biktima erreskatatu dute.
Zauritutako emakumeak 33 urte ditu, eta Galdakaoko ospitalera eraman dute.