Lau lagun izan ziren sortzaileak, eta horiei omenaldi xume bat eskaintzeko modua izan da gaurkoa. Izandako bizipenak partekatu dituzte elkarrekin, harremanetan sakondu eta komunitatea sendotu, lanerako ez ezik, horretarako ere balio duelako eguneroko jardunak, kooperatiba elkarteko kideek adierazi dutenez. "Eskertu dugu elkartzeko aitzakia, eta oso giro onean doa eguna", erantsi dute.
Historia laburra
Roneoko pintura hobietan garbiketak egiten hasi ziren duela 40 urte, eta 300 pertsona baino gehiagoko kooperatiba elkartea osatzen dute egun; industria-garbiketak egitetik zerbitzu osagarri integralak –garbiketa, teknologia, mantenua...– eskaintzera igaro dira; eta Euskal Herri osoko enpresentzat egiten dute lan.