Sevillanen erritmoan bete da Al-Andalus elkartea Aste Kulturaleko ospakizunetan

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 23a

Jendetza batu da gaur eguerdian Al-Andalus Elkartea-ren Aste Kulturaleko sevillana emanaldiak ikustera. Musakolako egoitzan giro aparta izan da goizetik, eta ikusleen artean sevillanaz jantzitako hainbat lagun ere ikusi dira, ekitaldiari kolore eta festa giro berezia emanez.

Eguneko protagonistetako bat izan da Al-Andalusen sevillana eskola, azken hilabeteetan prestatutako dantzak taularatu baititu. Txalo artean hartu dituzte dantzariak, eta bereziki hunkigarria izan da elkartearen lehen urteetako Sueños de Andalucía taldeko hainbat kideren itzulera. Garai batean nerabe ziren haietako asko gaur egun ama dira, eta asteotan berriro elkartu dira emanaldia prestatzeko.

Ikuskizunaren ostean, bazkari herrikoia egingo dute elkartean, Aste Kulturala ospatzen jarraitzeko. Bihar aste kulutraleko ospakizunekin jarraituko dute, besteak beste, parrillada herrikoia egingo dute Al-Andalus elkartean. Elkarteko arduradunek herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita, azken urteetako egitaraurik zabalena prestatu dutela azpimarratuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak