Buenuena tabernako kanpoko toldoa erre dute

Eki Letona Erretolatza 2026ko maiatzaren 23a

Buenuena tabernako kanpoko toldoa gaur goizean.

Gaur gauean erre dute Buenuena tabernako kanpoko eguzki-ohiala (toldoa), Arrasaten. Suak kalteak eragin ditu baita tabernako sarrerako zapaian eta fatxadan ere. Tabernako jabeak goizean iritsi dira establezimendura eta orduan ohartu dira gertatutakoaz. Haien esanetan, litekeena da Roneoko bizilagunen batek abisua eman izana. Hala ere, gaur goizean normaltasunez zabaldu dituzte ateak eta ohiko jardunarekin jarraitu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak