okatutako hamasei partiduetatik hamalau irabazi dituzte, bigarren amaitu dute, eta final laurdenean Durangori 37-5 aise irabaztetik datoz. Nafarrak ere indartsuak dira, ordea; ligan hirugarren sailkatu dira, eta elkarren aurka jokatutako partiduetan garaipen bana lortu dute bi taldeek –Mojategin Geurea RT izan zen nagusi eta Iruñean, La Unica–. Hala ere, final laurdenak ozta-ozta irabaztetik datoz nafarrak, Gipuzkoa Sortzenen kontra jokatutako norgehiagoka berdinketarekin amaitu eta gero zutoinen artera egindako jaurtiketetan nagusitu baitziren. Gauzak horrela, ARTk aurreratu du norgehiagoka "parekatuta eta gogorra" izango dela Mojategin.