Stefano Barigazzi Trio, Arrasate Bluesen eskutik, Aterpe tabernan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2026ko maiatzaren 21a

Stefano Barigazzi musikaria. Argazkia: S.B.

"Nortasun propioa, benetakotasuna eta zuzeneko musikareki- ko grina" duten artisten aldeko apustua egiten jarraitzen du Arrasate Blues jaialdiak; hori horrela, "Europako bluesaren ahots oparoenetako bat den" Stefano Barigazzi siziliarra gonbidatu dute bihar, egubakoitza, Arrasateko Aterpe tabernan, 23:00etan hasita, antolatu duten kontzerturako. 

Hirukote formatuan egingo du emanaldia, eta Fabio Bianchi sousafoi-jolea eta Toby Glaser bateria-jolea izango ditugu lagun.

Blues tradizionalarekin eta roots music amerikarrarekin lotura estua duten musikarien belaunaldi berriko kidea da Barigazzi abeslaria eta gitarra-jolea. "Hurbiltasuna, freskotasuna eta publikoarekin konektatzeko pasio kutsakorra ditu ezaugarri", diote antolatzaileek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak