Gazte mailako taldearen txanda izango da domekan, eta Durangoko Landako kiroldegian Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Arrasateko taldearen izenean joango diren Irene Egaña, Mara Iglesias, Laia Eguiluz eta Ane Aranzabal gimnastek.
Azken hitzorduak
Urtero bezala, ekainaren 6an kurtso amaierako erakustaldia egingo dute Uarkape pilotalekuan. Kluba osatzen duten 155 gimnastek parte hartuko dute, eta urte osoan egindako lana erakutsiko dute ekitaldian.
Horrez gain, ekainaren 13an eta 14an aerobik taldeak parte hartuko du Tarragonan egingo den Espainiako Txapelketan, eta, hain zuzen ere, txapelketa horren bitartez Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeak amaitutzat joko du denboraldia.