Aurtengo lehenengo bero-zapa iritsi da eta Arrasateko Udalak aholku batzuk gogorarazi gura izan ditu beroak pertsonen osasunean dituen ondorioak prebenitzeko, bereziki adineko pertsonen, umeen eta gaixo kronikoak dituztenen artean.
Hona hemen aholku horiek:
- ● Eguerdiko orduetan eguzkitan ez egotea. Ez jarri inoiz zuzenean eguzkitan 6 hilabete baino gutxiagoko umeak.
- ● Behar bezala hidratatzea, ur freskoa sarri edanda, egarri izan arte itxaron gabe.
- ● Arropa arina, zabala eta izerditzen uzten dutena erabili.
- ● Saihestu jarduera fisiko bizia egitea tenperatura altuko aldietan, eta batez ere bero handieneko orduetan.
- ● Etxean, leihoak eta pertsianak itxita eduki tenperatura altua denean.
- ● Bero handia nabaritzen bada freskatu gorputza, batez ere aurpegia eta eskuak, ur freskoarekin, hartu dutxak edo ur hotzeko bainuak.
- ● Etxea freskatzerik ez badago, leku fresko batean (aire girotua duen eraikin publiko batean) eguneko bi ordutik hirura artean pasatzea. Etxaluze, Usaetxe eta Zigarrolako Adinekoen Zentroak aterpe klimatiko gisa erabil daitezke: bero-boladetan babesleku diren guneak. Kanpoko espazio itzaltsuak (Monterron eta Santa Barbara parkeak) ere babesleku izan daitezke.
- ● Inoiz ez utzi inor aparkatuta eta itxita dagoen ibilgailu batean, nahiz eta itzalpean egon.
- ● Adineko pertsonek, batez ere bakarrik bizi direnek edo mendekotasuna dutenek, babes-neurriak hartzeko zailtasunak izan ditzakete; beraz, komeni da gutxienez egunean behin bisitatzea.
- ● Tenperatura altuekin lotutako sintomarik izanez gero –ahultasuna, nekea, zorabioak, goragalea, ikusmen lausoa, zorabioa...– eta ordubete baino gehiago luzatuz gero, Osasun Zentroari deitu kontsulta egiteko.
- ● Larrialdiren bat izanez gero, deitu 112 telefono zenbakira.