ZainSare egitasmoaren bueltan, Arrasateko Udalak Grupo SSIko Care Labekin lankidetzan antolatutako ekimena da prestakuntza saioa. Hogei orduko iraupena izango du, eta maiatzaren 23tik ekainaren 13ra bitartean egingo diren lau saiok osatzen dute ikastaroa: maiatzak 23 eta 30; eta ekainak 6 eta 13.
Saio bakoitza 15:00etatik 20:00etara egingo da Bastida Akademiak Arabako Etorbidean duen egoitzan. Prestakuntza saioan izena eman nahi duen oro Judit Garciarekin harremanetan jarri beharko da 747 42 58 56 telefono zenbakira deituz. Jakinarazi dutenez, plaza mugatuak daude eta onarpena izen ematearen hurrenkeraren arabera egingo da.
Zainsare eremua
Arrasateko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Inklusioko Zuzendaritzak eta Grupo SSI taldeak elkarlanean abiatutako proiektua da ZainSare. Egitasmoaren helburua da etxeetan lan egiten duten zaintzaileak eta zaintza arloan lan egiteko interesatuta dauden pertsonak saretzea eta laguntzea. Horretarako, enplegu eta garapen profesionalerako prestakuntza eskaintzen du Arrasateko eragileekin batera.