Antzerki udalekuen eta emanaldi batzuen berri eman du Doke Antzerki Taldeak

Ibai Irasuegi Garai 2026ko maiatzaren 21a

Doke Antzerki Taldearen 'Hemen ez du ordaintzen' antzezlaneko une bat. Argazkia: Goiena.

Arrasateko Doke Antzerki Taldeak ikasturte amaierako antzerki emanaldiak egingo ditu ekainean Arrasaten. Lehenengoa ekainaren 5ean izango da, Amaia antzokian, eta, 17:30ean hasita, Arraroak eta Historia klasea antzerkiak egingo dituzte. Bigarrena ekainaren 6an izango da, JAMEn, eta 16:30ean hasita, Hesien atzeko ahotsak, Kukubel eta Eulien bazka lanak taularatuko dituzte. 

Horrez gain, taldeak uztailean egingo dituen antzerki udalekuen izen ematea zabaldu du. 8 eta 18 urte artekoentzat, hiru talde zehaztu dituzte, eta izena eman daiteke, dokeikastaroak@gmail.com helbidera idatzita, ekainaren 16ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak