Arrasate Musikalek hiru kontzertu emango ditu egunotan

Ibai Irasuegi Garai 2026ko maiatzaren 21a

Musikaz betetako egunak izango dira Arrasate Musikaleko gazte zein helduentzat. Gaur arratsaldean hasita, tronboi, tuba eta bonbardino ikasleek kontzertua emango dute, 18:00etan, Arrasate Musikaleko auditorioan. Bihar saxofoi eta gaita ikasleek kontzertua emango dute, 18:30ean, Arrasate Musikaleko auditoriumean. Helduen txanda izango da zapatuan, eta Arrasate Musikaleko talde mistoak eta biolontxelo talde bat Legazpiko Musikaldian izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak