Motozaleak eskertuta Ondarroara egindako irteerarekin

Mirari Altube Arrese 2026ko maiatzaren 21a

Musakolako jaien baitan Ondarroara irteera egin zuten motozikleta zaleek joan den zapatuan, maiatzaren 16an. Motobira Taldea Arrasateko kideak "pozik eta eskertuta" agertu dira.

"Eskerrak eman nahi dizkiegu zapatuan Ondarroara egindako motorren irteeran parte hartu zuten guztiei, ibilbide berri eta politean parte hartzeagatik. Zorionez eguraldiak errespetatu gintuen eta ez zuen euririk egin".

Motozikleta zaleak Ondarroan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak