'Jasmine' dokumentalaren aurkezpena, zuzendariarekin

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko maiatzaren 21a

Datorren asteko martitzenean, maiatzaren 26an, Jasmin dokumentala aurkeztuko dute Kulturateko areto nagusian, 18:30ean, eta Gisela Gorbalan zuzendari argentinarrak hartuko du parte. 

Dokumentalak indarkeria matxista ugarik zeharkatutako neska gazte baten ibilbidea kontatzen du. Sare feministak, erreparazio-prozesu kolektiboak eta abusuekin eta eskubideen urraketekin lotutako laguntzeko estrategiak jartzen ditu erdigunean. 

Aurkezpenaren antolatzaileek –Debagoieneko Ezker Kultur Gunea eta Paz y Solidaridad fundazioak– Gisela Gorbalan zinemagile argentinarrarekin eta herritarrekin elkarrizketa irekia izateko gunea sortu nahi dute. "Genero indarkeriei, erreparazio kolektiboari eta zinema dokumentalaren zereginari" buruz, salaketa egiteko eta gizartea  sentsibilizatzeko tresna moduan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak