'Zoriontsu izateko gakoa' ipuin kontaketa maiatzaren 20an, 'Mundutik Arrasatera' ekimenari esker

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 18a

Aniztasun Hilabetearen aurkezpenerako agerraldia.

Aniztasun Hilabetearen barruan, Arrasateko Udal Bibliotekak, Udaleko Aniztasun Sailak eta Ekin Emakumeak Elkarteak Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak egitasmoaren saio berri bat antolatu dute; maiatzaren 20an Zoriontsu izateko gakoa ipuina kontatuko dute, Erguingo Udalpe plazan –euria bada, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan (18:00)–. 

Helburu nagusia da pertsona guztien arteko bizikidetza sustatzea, harreman positiboak eraikitzea eta gure inguruko aniztasun guztiak ezagutzea eta aitortzea da.

Herriko aniztasuna ikusarazteko asmoz, ekimen honek herritarrak protagonistak izatea sustatzen du, ipuinak arrasatearrek eurek kontatzen baitituzte. Oraingo honetan, Aissatou Laye Dia eta Amaia Vazquez izango dira ipuin-kontalariak.

Ekimena iragartzeko kartela. 

Ekitaldirako sarrera librea izango da eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuek, Udal Bibliotekak eta Ekin Emakumeak Elkarteak herritar guztiak gonbidatu dituzte elkarrekiko errespetuan eta herriko aberastasun kulturalean oinarritutako ekimen honetan parte hartzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak