ANAKONetik adierazi dute, festa "inklusiboa eta egun ezberdina" izan zela: "ANAKONek bere egutegian horrelako topaketak egitea erabaki zuen Eguneko Zentroan, Egoitzan eta beste zerbitzu batzuetan dauden pertsonak ospakizun horietan parte har dezaten. Egun berezi eta ezberdin hau posible egin zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Partekatzeko, gozatzeko eta gizarte inklusiboagoa eraikitzen jarraitzeko eguna izan zen".