Egun pasa ederra egin dute Abaroako erretiratuek, Arnedon

Jokin Bereziartua Lizarazu 2026ko maiatzaren 14a

Gaurko irteeran parte hartu dutenen talde argazkia. Argazkia: Eli Alzola.

Arrasateko Abaroa elkarteko 118 erretiratu Arnedon (Errioxa) egon dira gaur, hilak 14, egun pasa ederra egiteko. Besteak beste, Arnedoko oinetako fabrika bat bisitatu dute eta gero Calahorrako Zenit Hotel jatetxe berrian bazkaldu dute; bazkalostean, nola ez, dantzaldia izan dute. 

Arrasatetik 09:00etan irten dira eta, 10:30ean, Logroño pasata, La Pausa atsedenlekuan gelditu dira mokadutxo bat egiteko. 11:00etan, Arnedora abiatu dira, eguerdi aldera iristeko. Oinetako fabrika bat bisitatu dute eta denbora librea izan dute herrian zehar buelta bat egiteko, dendetan begiratzeko eta trago batzuk hartzeko. Arnedotik 14:00ak aldera irtenda, 14:30ean Calahorrako Zenit Hotel jatetxe berrian bazkaldu dute.

Bazkalosteko dantzaldia. Argazkia: Eli Alzola. 

Eta, postrearen ondoren, ohitura den bezala, dantza saioa izan dute 17:45ak arte, eta 18:00ak aldera, Arrasatera abiatu dira. Txalo zaparrada batekin eskerrak eman dizkiete antolatzaileei. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak