Arrasateko Udalak Gobernu Planaren bigarren balantzea aurkezteko saioak antolatu ditu datozen egunetarako. Ekimen honen helburu nagusia azken urteetan egindako lanen errepasoa egitea eta Gobernu Planaren betetze maila herritarrei zuzenean ezagutzera ematea da.
Agintaldi hasieran iragarri zuen bezala, Udalaren asmoa da Gobernu Plana "etengabeko ebaluazio tresna" izatea, bai herritarrentzat eta baita gobernuarentzat ere. "Gardentasun ariketa honen" bidez, Udalak kudeaketaren balantzea herritarrekin batera egin nahi du.
San Andresen eta Musakolan
Aurkezpen saioetan Maider Morras alkateak eta Udal Gobernuko kideek hartuko dute parte. Planaren egoera orokorra azaltzeaz gain, herriko hainbat proiektu estrategikoren inguruko informazio zehatza elkarbanatuko da. Gainera, saio bakoitzaren amaieran, herritarrek euren zalantzak argitzeko eta galderak egiteko tartea izango dute.
Guztira bi hitzordu lotu dira, biak 18:30etik 20:00etara:
-
Maiatzak 19, asteartea: Etxaluze (San Andres).
-
Maiatzak 21, osteguna: Musakolako jubilatuen etxean.
Hitzorduak auzo horietan izan arren, saioak arrasatear orori irekiak daude. Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu parte hartzera, elkarrekin herriaren etorkizuneko proiektuak aztertu eta partekatzeko.