Istripua gertatu da gaur, maiatzak 13, Arrasateko Uarkape kalean, 20:00ak aldera. Auto batek kale horretako paretaren aurka egin du talka. Gertakariaren lekura Arrasateko Udaltzaingoaren bi patruila bertaratu dira, egoera aztertzeko eta eremua segurtatzeko. Ez da zauriturik egon istripuan eta ibilgailua bertatik eraman dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.