Askotariko formatutan literatura lantzen duten gaztetxo ugari batu dira gaur arratsaldean Arrasaten, Kulturateko areto nagusian, bertan egin dutelako 39. Arrasate Literatur Lehiaketen sari banaketa ekitaldia.
AEDk antolatzen duen ekimena da sariketa, eta aurten, epaimahaikideek, 379 lanen artean aukeratu behar izan dituzte irabazleak. Narrazioak izan du parte-hartze handiena, 206 lanekin; ilustrazioen lehiaketan 68 lan aurkeztu dira; bertso-paperetan, 78; mikro-ipuinetan, 17; eta poesian eta komikietan, lau alor bakoitzean.
Sariak banatu aurretik baina, urtero bezala, idazle gonbidatu baten hitzak entzun dituzte bertaratutakoek. Aurten Oihana Arana idazle eta bertsolari eskoriatzarrari egokitu zaio horren ardura eta ekitaldian egoterik izan ez duenez, AEDko kideek irakurri dituzte finalistei zuzendutako haren hitzak. "Egiten duzuena inportantea da. Berbek ez dute mundua aldatuko, baina edertu egiten dute eta hori gauza handia da. Jarrai ezazue berbekin jolasten, aldamenekoei ipuinak kontatzen, lokartu aurretik liburuak irakurtzen...", zioen Aranaren mezuak.
39. Arrasate Literatur Lehiaketen irabazleen zerrenda
NARRAZIOA
LH
- Sari nagusia: Maria Barrutia Zenigaonandia
- 2. saria: Malen Arribas Carrasacal eta Lia Guedes Hernandez
DBH
- Sari nagusia: Alaia Rodriguez Ondarra
- 2. saria: Nora Eguia Larrañaga
ILUSTRAZIOA
LH
- Sari nagusia: Itoitz Herrera Etxeberriarteun
- 2. saria: Maria Barrutia Zenigaonandia
DBH
- Sari nagusia: June Leibar Belinchon
- 2. saria: Alday Moros
BERTSO-PAPERAK
LH
- Sari nagusia: Maria Barrutia Zenigaonandia
- 2. saria: Maia Zaitegi Uriarte
DBH
- Sari nagusia: Ur Agirre Ramila
- 2. saria: June Arrese Arietaleanizbeaskoa
MIKROIPUINAK
DBH
- Sari nagusia: Elaia Jauregi Ibabe eta Paulina Henao Henao
- 2. saria: Mahnoor Mahnoor
Batxilergoa
- Sari nagusia: Kerman Petralanda Garate
- 2. saria: Mahia Valenti, Nahia Garro eta Intza Ezpeleta
POESIA
DBH
- Sari nagusia: Mahnoor Mahnoor
- 2. saria: Miren Ugarte Moron
Batxilergoa
- Sari nagusia: Nora Roldan Guirao
- 2. saria: Kerman Petralanda garate
KOMIKIA
DBH
- Sari nagusia: Mahnoor Mahnoor
- 2. saria: Abdul Haseeb
Batxilergoa
- Sari nagusia: Atxart Busturia Sanz de la Cuesta
- 2. saria: Elene Ormaetxea Artola