Antolatzaileek nabarmendu dutenez, ardo eguna ez da dastaketa bat bakarrik izango, "Patxadaz gozatzeko, topa egiteko, zaporeak deskubritzeko eta harritzeko esperientzia izango da". Herriko Plazan eta 11:30etik aurrera –euria egiten badu, Kulturolako arkupeetan–, Apardunak, urdaiazpiko moztu berriak eta ardoarekin batera dastatzeko prestatutako hiru pitxo mota berezik hartuko dute protagonismoa. Gainera, Toni Perez espezialistak eta Maider Larrañaga sommelier arrasatearrak gidatutako saioa ere izango da, ardo kopa bakoitzak ezkutatzen dituen kontuei buruzkoa.
Apardun aukeraketa zabala
Ardo hautaketak ospe handiko etiketa batzuk bilduko ditu, hala nola, Gramona Imperial Brut 2019-a, Gramona Innoble Brut Nature Reserva Perpetua 20-a eta Gramona III Lustros 2017 Brut Naturea, beren dotoretasunagatik, ontze luzeagatik eta aparra ulertzeko modu zorrotzagatik erreferentzia ezagunak direnak. Horiekin batera, protagonismo berezia izango dute lurraldearen balioa indartzen duten gertuko bi proposamenek: Bakion (Bizkaia) egindako Donieneko Apardune Brut Nature eta Aiatik (Gipuzkoa) datorren K5-eko Kilima Ancestral.
Antolatzaileek gehiegi ez itxaroteko deia eginez amaitu dute, plazak mugatuak direlako eta "interesa oso handia" izaten ari delako.
Zoketako zenbaki irabazleak
